- Biodibertsitatea
- Ingurumen-plangintza
2022ko Euskadiko Ingurumen Profila. Biodibertsitatea
Europar Batasuneko lurraldearen % 1 baino zertxobait gutxiagorekin, Euskadik Europaren intereseko habitaten % 35 inguru, fauna-espezieen % 21 eta flora-espezieen % 2 hartzen ditu. Galera mehatxu bat da, kudeaketa-maila guztietatik egin behar zaiona aurre, eta eremu guztietan eragiten du.
Horregatik, funtsezkoa da biodibertsitatearen babesean eta hobekuntzan egindako aurrerapenak eta etorkizuneko erronkak argi eta garbi ezagutzea. Ondoren aurkezten den profilak behar horri erantzuten dio. Era berean, egungo egoera hobeto ulertzeko, arau-testuinguru labur bat sartzen du, bai nazioartekoa, bai estatukoa eta autonomikoa, eta laburbiltzen du biodibertsitatearen kontserbazioak Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) betetzeko egiten duen ekarpena.