Skip to main content
2026ko urriaren 27a
  • Ingurumen-plangintza
  • Lurzorua babeste

Jasangarritasuneko I+G+B koordinatzera eta haren inpaktua areagotzera zuzendutako Europako lantalde batean parte hartzen du Ihobek

Jasangarritasuneko I+G+B koordinatzera eta haren inpaktua areagotzera zuzendutako Europako lantalde batean parte hartzen du Ihobek
Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Alemaniako, Austriako, Danimarkako, Eskoziako, Eslovakiako, Frantziako, Finlandiako, Herbehereetako, Ingalaterrako, Irlandako, Italiako, Norvegiako eta Suitzako agentziekin batera parte hartzen du ikerketa eta zientzia jardunbide politikoarekin erlazionatzen dituen “Knowledge4Policy” izenekoaren eraginkortasuna areagotzeko sortutako “Jasangarritasunerako Ikerketari eta Soluzioei buruzko Interes Taldean”.

Europako Ingurumen Agentziaren babespean, lantalde horrek honako helburu hauek ezarri ditu: proiektu bideragarriak eta ezagutzak ekartzeko jarduerak trukatzeko eta ikasteko plataforma bat eskaintzea; Europa-mailako ikerketa-estrategiak partekatzea; jasangarritasunera zuzendutako gai zientifikoak aztergai dituzten Europako Ingurumen Agentziaren diziplinarteko ikerketa-lankidetzei babesa ematea; eta sare instituzional bat ezartzea epe labur, ertain eta luzerako helburu komunak dituen lankidetza estrategikoa eta operatiboa ahalbidetzeko, Europako I+G+Bko lehentasunak adosteko asmoz eta, ahal izanez gero, jasangarritasunarekin zerikusia duten lankidetza-proiektuak sortzeko asmoz.

Lantaldeak “Jasangarritasuneranzko trantsizioen ikusmolde sistemikoak” saioan du jatorria, Ihoberen partaidetzarekin “European Research and Innovation Days 2021” ekimenaren esparruan egindakoan. Ekimen horren asmoa zen ezagutza aplikagarriak sortzearen eta enpresen, herritarren eta politikaren mundu errealean eraginkortasunez erabiltzearen arteko harremana bateragarri egitea.

Lantalde hori sostengu garrantzitsua izango da Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana (ZTBP 2030) klima-egokitzapenaren, lurzoruaren babesaren eta uraren kudeaketa integralaren arloan definitzen ari den Knowledge for Policy esparruko 17 ekimen eraldatzaileak Euskadin modu eraginkor eta efizientean hedatzeko.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko maiatzaren 25a
  • Lurzorua babeste
Ihobek Euskadiko Lurzoruaren I. Foro Soziala egin du, eta hainbat sektore ekonomikotako 50 bat espezialistak parte hartu dute
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera