- Tokiko jasangarritasun
Udalsarea 2030ek sare sozialetan duen eragina indartu du Linkedineko profilarekin
Udalsarea 2030ek kanala ireki berri du Linkedin sare sozial profesionalean. Plataforma egokia da Udalerri Jasangarrien Euskal Sareak eskaintzen dituen jarduerak eta zerbitzuak ikusarazteko, atxikitako erakundeei sareko informazioa helarazteko eta beste erakunde batzuekin sinergiak eta aliantzak sortzeko, bai eta Euskadi, Estatu eta nazioarte mailako tokiko jasangarritasuna bultzatzeko lan egiten duten eragile publiko eta pribatuekin konektatzeko ere.
Horrela, Udalsarea 2030ek bere presentzia digitala indartuko du, dagoeneko martxan dituen beste komunikazio- eta hedapen-kanal batzuekin bat eginez, hala nola Twitter (@Udalsarea2030), YouTube (@Udalsarea21) eta Flickr. Oraingoan, tokiko edo udalaz gaindiko erakundeak eta horietan lan egiten duten teknikariak aurkitzeko gero eta gehiago erabiltzen den sare sozial profesionalean.
Iturria:Ihobe