2026ko urtarrilaren 1a
- Hondakinak
Harrobiak hondeaketetako material naturalekin betetzeko gidaliburu teknikoa
Hirigintza-lanetatik eta bidegintzarako azpiegitura-proiektuak egitetik datozen lur-soberakin kantitate handiek ingurumen-inpaktu handiak eragin ditzakete behar den bezala kudeatzen ez badira. Arazo horri irtenbidea emateko, eta, aldi berean, EAEn bertan behera utzita dauden hainbat meatze-azpiegitura birgaitu ahal izateko, Harrobiak hondeaketa-material naturalekin betetzeari buruzko gida teknikoa aurkeztu zuen atzo, Bilbon, Euskal Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak.