2026ko uztailaren 13a
- Ekoetiketatzea
Ostatu turistikoentzako Europa Batasunaren Etiketa Ekologikoa
Europako Etiketa Ekologikoa ingurumena zaintzen duten produktuak eta zerbitzuak aitortzeko eta identifikatzeko erabiltzen den Europako sistema ofiziala da. Borondatezko sistema egiazko eta fidagarri horren bidez, ingurumenean inpaktu txikiagoa duten ostatu turistikoak sustatzen dira; hau da, baliabideak era efikazean erabiltzen dituztenak eta ingurumen-babes handia eskaintzen dutenak.
Horrela, sistemaren logotipoariesker, kontsumitzaileak erraz identifika ditzake
ingurumenarekiko arduratsuak diren ostatuak, eta jakin dezake organo eskudunek zorrozki aztertu dituztela haien ingurumen-eskakizunak.